sábado, 20 de enero de 2007

Zientzumena: zentzumenak aro digitalean


EHUk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bic Berrilanek antolatuta, Zientzumena tailerra egin dute Donostian. Tailerraren aurkezpenean EHUko Yosu Yurramendik esan zuen bezala, logoak ederki adierazten du zein ziren gaiak: zentzumenak, zientzia eta digitalizazioa

Tailerra bi arlotan oinarritu zen batez ere, minusbaliotasunean eta elikadura/gastronomian, eta bi zatitan egin zuten, lau hitzaldi izan baitziren hasieran eta erakusketa ondoren.

EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko Julio Abascalek eman zuen lehen hitzaldia, eta pertsona minusbaliatuek dituzten mugak gainditzeko egiten ari diren ahaleginei buruz aritu zen.

Abascalek esan zuenez, “zentzumenen bidez, inguruari buruzko informazioa jaso eta inguruarekin elkarrekintza izateko aukera dugu. Zentzumenak neurri batean edo bestean mugatuta dituzten pertsonek, baina, arazoak dituzte inguruaz jabetzeko eta elkarrekintza izateko. Hortaz, zentzumen mugatuak konpentsatzean datza gure lana”.

No hay comentarios: