sábado, 20 de enero de 2007

GATAZKAK SAHIESTEKO PLANA

Ikastetxeek plangintza berezi bat izan beharko dute eskola barruko gatazkak sahiesteko. Plangintzaren bidez bizikidetza behatokiak antolatuko dira. organo horietan irakasle, ikasle eta familien ordezkariak egongo dira. Behatokiak ikastetxeko giroa eta bizikidetza aztertuko ditu, eta neurri prebentiboak proposatu eta ezarriko ditu arazoei berandu baino lehen aurre egiteko.

Planak borondatezkoakizan dira orain arte. Hiru herrialdetako institutuen eta eskolen % 53k garatu dute antzeko plan bat. 2007- 2008ko ikasturtetik, derrigor egin beharko dute.

Irakaskuntza arloko sindikatuek bitartekariaren rola aldarrikatu dute. Ordu mailegua eskainiko zaie zentroei bizikidetza lantzeko. Irakasleak liberatu egingo dituzte eskoletatik ikastetxearen barruko giroa eta harremanak hobetzeko ekimenak lan ditzaten.

Eskolek eta institutuek barne arauak berritu beharko dituzte. arauak irizpide hezigarriekin zehaztu beharko dira helburua ez bait da ikaslea zigortzea heztea baino.

No hay comentarios: