Giza espezieak,belaualdi baten eta hurrengoaren artean dagoen tartea handia da. Hau nahiz eta askotan aztertu egunero zertxobait barria agertzen zaigu.
Giza espeziean, belaunaldi baten eta hurrengoaren artean dagoen tartea handia da; 20 urtekoa, gutxi gorabehera. Beste primate batzuk gizakia baino lehenago iristen dira heldutasun sexualera, eta, ondorioz, tarte txikiagoa dute belaunaldien artean. Adibidez, txinpantzeak 15 urteko aldea izaten du belaunaldi baten eta hurrengoaren artean.
Belaunaldien arteko tartea handia izatea giza espeziearen berezko ezaugarritzat dute zientzialariek. Bada, PNAS zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, ezaugarri hori nahiko berria da gizakiaren eboluzioan.
Zientzialariek ikusi dute gizakiaren ordulari molekularra gorilarena baino % 11 motelagoa dela. Baina txinpantzearena ere gorilarena baino % 8 motelagoa da. Hau da, nahiz eta belaunaldien arteko tartean dezenteko aldea egon gizakiaren eta txinpantzearen artean, aldea ez da hain nabaria ordulari molekularraren abiadurari dagokionez.
Hortik ondorioztatu dute belaunaldien artean halako tarte handia izatea duela gutxi azaldu dela eboluzioan. Gutxi gorabehera, duela milioi bat urte azaldu zela kalkulatu dute ikertzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario