domingo, 21 de enero de 2007

NIRE AURKEZPENA


Bilboko Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntza ikasten dagoen ikaslea naiz. Nire izena Isibene Muñoz da Laudion bizi den 22 urteko neska gaztea.

Nire burua aurkeztea oso zaila egiten zait, batzutan ez bait dakit benetan nolakoa naizen. Egoeraren arabera nire jokatzeko era arritu egiten nau, eta hori da egiten duena nire buruari pentsatzeak ez naizela ondo ezagutzen.

Baina gutxi gora bera badakit nolakoa naizen, baina ez dizuet azalduko edo esango. Arrazoia hauxe da: nik esan dezaket nola ikusten dudan nire burua, baina pertsona batek esagutu ahal dit eta pentsatu nik deskribatzen naizen moduan ez izatea.

Horregaitik uste dut gauza ez dela deskribatzea baizik eta pertsona bera pertsonalki ezagutu eta zure idea egitea; hau da pertsona bat nolakoa den jakiteko lehendabizi ezagutu behar duzu. Baina noiz ezagutzen duzu pertsona bat?Denbora asko eta gauza esanguratzuak pasatu behar dituzu pertsona batekin ondo ezagutzeko. Baina nahiz eta denbora asko pasatu ezagutzen zenuen pertsonarekin, egun batean konturatu ahal zara zuk uste zenuen bezalakoa ez izatea.

BLOG-AREN AURKEZPENA

Bilboko Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntza ikasten gaudenok, blog bat ireki behar izan dugu Teknologia Berriak irakasgaian.Blog honekin hezkuntzarekin zer ikusia duen informazioa gure artean eta denentzat biltzea eta komunean jartzea izango litzateke lortu nahiko genukena.

Horretarko, klasekide bakoitzak lauhilabete honetan zehar blog bat ireki beharko du guztien eskura egongo dena.

Esan beharra daukat, informatikan txarra naizela edo ordenagailuarekin txarto konpontzen naizela . Horegaitik blog-aren data atzokoa da, ez dakit zer egin nuen berriz ere blog osoa egin behar izan nuela; hau da, ez dudala azkenberako utzi baizik eta arazoak izan ditudala eta berriz ere guztia egin behar izan dut.

sábado, 20 de enero de 2007

Hipokritak

Urriaren hasieran, Gazte Abertzaleak-ek «Euskal Unibertsitate Nazionalerantz» kanpaina aurkeztu zuen. Kanpainaren helburua Euskal Herriak, nazio gisa, unibertsitate nazional baten beharra zuela erakustea zen, inposatzen dizkiguten hezkuntza ereduei aurre egiteko, eta nazio eraikuntzaren bidean derrigorrezko pausoa delako unibertsitate bateratu bat lortzea.

Alde horretatik, joan den astean, Leioako campusera joan ginen Gazte Abertzaleak-eko zenbait kide. Kartelak jarri eta landutako kanpainaren informazio triptikoak banatu genituen. Sorpresa! Hurrengo astean, kartelen gainean, «Hipokritak: Gazte Abertzaleak, espainolen morroi» gisako leloak irakur zitezkeen. Ez dut kartelen gainean jarritakoak jarri izana salatuko, norberak pentsa dezala ekintza ondo edo gaizki dagoen, edo, hobeto, pentsa dezala kartelak jarri eta horien gainean bertan iraintzen zaituztela.

Hausnarketa bat %7ri

Hezkuntza Sailak datorren ikasturtetik aurrera hartuko dituen neurri berriek, bai eskolan bai gizartean, aurrerapauso garrantzitsua ekarriko dute derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten gazteak elebidunak izateko helburua lortzeko. EAEko hezkuntza sistemak behar zituen aldaketak dira, zalantzarik gabe, ausardiaz hartuak eta errealitatearen azterketa sakona egin eta gero proposatuak.

Anjeles Iztuetaren esku dagoen Saila oso aldaketa kualitatiboak sustatzen ari da euskarari bultzada emateko; orain aurkeztutakoak ez dira lehenak bide horretan. Nahiz eta hainbat alderdik gogor kritikatu, euskara indartzeko eta bere ezagutza bermatzeko helburuarekin egin ditu sailburuak; euskal hezkuntza sisteman gure hizkuntzaren ezagutza bermatzeko neurriak dira, alegia.

Argi dago zein den proposatutako aldaketen helburua: gazte guztiak erabat elebidunak (eleaniztunak, egia esan) izatea derrigorrezko hezkuntza amaitzean. Horrela, legea betetzeaz gain, gazteak lan munduan integratzeko momentuan berdintasun egoeran egongo direla ere bermatzen da. A, B eta D ereduak indarrean egon eta urte luzeetara datoz aldaketak; beraz, aurretik izan diren emaitzak ondo aztertu dira eta indartu beharreko atalak ere ikusi dira.

HEZKUNTZA BERRIZ ERE HELBURU

Hezkuntza PP alderdiak hezkuntzaren kontzepzio klasista, elitista eta neoliberala du, hezkuntza entrenamendu teknikotzat jotzen baitu. Lehendabiziko urratsa unibertsitatean eman zuten LOUaren bidez eta derrigorrezko hezkuntza hartu dute helburu bezala Kalitate Legea erabilita. Ezin ukatu gehiengo absolutua dutenik, baina hezkuntza ez da legeagintaldi bakoitzean aldaketa sakonak izan ditzakeen gizarte arloa, hori dela eta, hezkuntza arloaren berdiseinua gehiengo eta gutxiengo jokoetatik at izan behar da, konsensu, negoziaketa eta akordioari lekua utziz.

Hezkuntza ez datza entrenamendu teknikoan edo ezagutza tekniko baten asimilazio kuantitatiboan, baizik eta pertsonaren formazio konstante batean, non pentsatze ahalmenerako, kritikarako eta ezagutzen asimilaziorako bideen azalpena ematen den irakasleen partetik eta ulertzeko eta asuntzioa ikasleen partetik. Ez da ezagutza kognotiboen asimilazio hutsa soilik. Jarreraketa prozedimenduak ere ikasi egiten dira eta ebaluazioa ez litzateke beraz faktore kognotiboetan bakarrik oinarritu behar. Edukien asimilazioa garrantzitsuari uko egin gabe hezkuntza eredu zaharkituei agur esateko garaia da, pertsonak formatzea helburu izango duen hezkuntza baten apostua eginez.

GATAZKAK SAHIESTEKO PLANA

Ikastetxeek plangintza berezi bat izan beharko dute eskola barruko gatazkak sahiesteko. Plangintzaren bidez bizikidetza behatokiak antolatuko dira. organo horietan irakasle, ikasle eta familien ordezkariak egongo dira. Behatokiak ikastetxeko giroa eta bizikidetza aztertuko ditu, eta neurri prebentiboak proposatu eta ezarriko ditu arazoei berandu baino lehen aurre egiteko.

Planak borondatezkoakizan dira orain arte. Hiru herrialdetako institutuen eta eskolen % 53k garatu dute antzeko plan bat. 2007- 2008ko ikasturtetik, derrigor egin beharko dute.

Irakaskuntza arloko sindikatuek bitartekariaren rola aldarrikatu dute. Ordu mailegua eskainiko zaie zentroei bizikidetza lantzeko. Irakasleak liberatu egingo dituzte eskoletatik ikastetxearen barruko giroa eta harremanak hobetzeko ekimenak lan ditzaten.

Eskolek eta institutuek barne arauak berritu beharko dituzte. arauak irizpide hezigarriekin zehaztu beharko dira helburua ez bait da ikaslea zigortzea heztea baino.

Berriztatzeko planak


Eusko Legebiltzarrean izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan erabiltzen diren iksatereduak aldatzeko proposamena. lau txosten teknikoak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria esaten duenez: irailetik hasita antaldeetan prestatu diren lau txosten teknikoak aztertu, landu eta bateratzea. izan zen jardunaldien helburua.

Txostenak. talde bakoitzaren helburua Hezkuntza sailak zehaztu zuen.gaiak hauek izanik: bi hizkuntzen ofuzialtasuna, hezkuntzaren hizkuntza gaitasuna arautzeko bidea, eta egun indarrean dagoen esparrui legalaren mugak ikastereduen erreformari begira. Talde soziolinguistikoak hizkuntza normalizazioan eskolaren zeregina aztertu du.

Glokodidaktikari zuzendutako lan taldean, irakasleen prestakuntza, curriculumaren diseinua, metodologiak, eta hizkuntza trebetasnak garatu, osatu eta hobetzeko neurriak aztertu dituzte.

ZERGAITIK GAZTEEK EZ DUTE EUSKARAZ HITZ EGITEN


Lehengo egunean artikulu bat idatzi nuen erabili.com-en, batzuek, euskaraz jakin arren, erdaraz egiten dutela esanez. Erantzun oso argia egin dit Mikel Mendizabalek, Patxi Saezek Azpeititik bikain zuzentzen duen interneteko Web honetan.


Honatx esaten duena. Puntu guztiak jaso ditudala uste dut. Guztiei argitasunak ematea merezi du, horren antzeko salaketak maiz entzuten baitira.

Euskal Herria bi dimentsioko lurraldea da. Dimentsio batean erdaldunak bizi dira: ez dakite zer den bertsolari bat, Euskal Herria Turtziozen hasi eta Donostiatik apur bat harago amaitzen da, eta euskara oposizioetan puntuak ematen dituen hizkuntza zaila da, gaur egun inork erabiltzen ez duena, ez badira hiruzpalau zoro eta sorotik atera ez diren bizpahiru Agirretar. Leku berean eta ordu berean dimentsio euskalduna dago: bertsolariren baten izena esaten asmatuko lukete, Euskal Herria etxean hasi eta ez da inon amaitzen, eta gaztelania ezezagun ezjakinekin hitz egiteko kodea da. Gaur egungo gazte asko horietako dimentsio bakar batean bizi da. Euskaldun «dimentsiobakarrak» Aulestin, Aramaion, Goizuetan edo Azpeitian bizi dira, eta preposizioak gutxitan erabiltzen dituzte. Erdaldun dimentsiobakarrak ez dira urrun biziko, euskaldunak urrun sentitu arren. Tira, askotan esango nuke dimentsio batekoek bestekoak ikusi ere ez dituztela egiten!

Eta bi dimentsioen artean gazte euskaldun PL2dunak daude. Hanka bat euskal dimentsioan daukate, euskaldun sentitu nahi dutelako, ziurrenik ikasketak euskaraz egin dituztelako, eta Euskal Herrian Euskaraz leloa kantu bat baino gehiago dela uste dutelako. Beste hanka, ordea, erdal dimentsioan daukate, erdal eskaintza edozein esparrutan euskalduna baino askoz ere zabalagoa delako, ematen duelako gaztetan gazte sentitzeko euskarak ez diela balio, hizketan gazte izan nahi dutelako, eta ez dakitelako «paso D movidas», «me rayas 1 huevo» edo «ke flipau!» euskaraz esaten, noski, Goenkaleko aktore sentitu gabe.

Gazte horiek itzultzaile izatera kondenatuta daude. Batzuk, alferraren alferraz, profesional bihurtzera iristen dira. Izan ere, lehen interprete-saioak sei urte ingururekin egiten dituzte, eskolatik etxera itzultzean amak «¿Qué tal en la ikastola?» galdetzen dienean: «bien, bueno... la 'andereño' de 'guisarte' nos ha puesto mogollón de 'etxerakolanas', la de 'soinketa' me ha dicho que soy un 'guibelaundi' y el 'maisu' de 'natur' me ha dicho que he sacado 'osongui' en el 'asterketa' de la 'ebaluaketa'... y en el 'jantoki', ¡qué caca!».

Diglosia hizkuntza bakarra bailitzan barneratu dute. Ez dakite nola esaten den «gibel-handi» erdaraz, eta esaten badiete soinketako maistrak «calmoso» deitu diela, hitzok euskaraz eta gaztelaniaz baliokideak izan arren, «gibel-handi» adjektiboak eurentzat beste esanahi bat izango du, baita erdaraz ere. Eta bi hizkuntzen arteko mailegu-sistema adibidean euskararen aldekoa den arren, egiatan balantza beste aldera okertuko da.

Gaztetasunaren ezaugarri ezinbesteko diren egoera eta faktoreak erdaraz bizi dituzte, baina hizkuntza-adierazpenaren lanketa formala euskaraz egin dute. Gauzak horrela, zein hizkuntzatan adierazi behar dituzte euren bizipenak?

Une horretan, nahi eta nahi ez, aukera egin beharra dago. Inori ez zaio gustatzen bi dimentsioren artean bizitzea. Bitxia da lagun batzuekin euskaraz eta besteekin erdaraz egitea, bi lagun taldeak elkartzen direnean batez ere. Halakoetan, euskaldunak hizkuntza galtzen du edukazioa baino lehen. Halere, egunen batean euskaldunok erabaki beharko dugu zer den galdu nahi duguna: hizkuntza ala hezkuntza.

Zientzumena: zentzumenak aro digitalean


EHUk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bic Berrilanek antolatuta, Zientzumena tailerra egin dute Donostian. Tailerraren aurkezpenean EHUko Yosu Yurramendik esan zuen bezala, logoak ederki adierazten du zein ziren gaiak: zentzumenak, zientzia eta digitalizazioa

Tailerra bi arlotan oinarritu zen batez ere, minusbaliotasunean eta elikadura/gastronomian, eta bi zatitan egin zuten, lau hitzaldi izan baitziren hasieran eta erakusketa ondoren.

EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko Julio Abascalek eman zuen lehen hitzaldia, eta pertsona minusbaliatuek dituzten mugak gainditzeko egiten ari diren ahaleginei buruz aritu zen.

Abascalek esan zuenez, “zentzumenen bidez, inguruari buruzko informazioa jaso eta inguruarekin elkarrekintza izateko aukera dugu. Zentzumenak neurri batean edo bestean mugatuta dituzten pertsonek, baina, arazoak dituzte inguruaz jabetzeko eta elkarrekintza izateko. Hortaz, zentzumen mugatuak konpentsatzean datza gure lana”.

Wikipediaren argi-ilunak


Wikipedia Interneteko entziklopedia librearen zorroztasuna eta zehaztasuna sortu zen unetik egon dira zalantzan. Izan ere, edonork argitara dezake artikulu bat entziklopedian; inork ez du begiratzen artikuluaren egilea gaian aditua den edo ez. Erabiltzaileek berek zuzentzen dituzte akatsak, halakorik topatuz gero. Horregatik, neurri batean logikoa da kontrol falta horrek edukien gaineko zalantza sorraraztea.Duela gutxi, ordea, informazio faltsua eta iraingarria topatu zuten Wikipedian, eta, ordutik, entziklopediari buruzko auziak indarra hartu du. Adibidez, Robert Kennedyren laguntzaile ohi bat presidentearen hilketan nahasita zegoela azaldu zen entziklopedian. Ez zen egia, baina argitaratu egin zuten, eta edonork ikusteko moduan egon zen, laguntzaile ohia konturatu zen arte.

Eta ez da adibide bakarra
Baina, orain, Nature zientzia-aldizkariak Wikipediaren eta Entziklopedia Britainiarraren eduki zientifikoak alderatu ditu, eta ondorioztatu dute bietan ere huts-kopurua antzekoa dela. Hori bai, Entziklopedia Britainiarraren aldean, Wikipedia okerrago dago egituratuta eta nahasiagoa da.

Nolanahi ere, tresna baliagarria da askorentzat, eta erakusten du informazio-truke librean oinarritutako egitasmoek aurrera egin dezaketela. Aipatzekoa da Wikipedia euskaraz ere badagoela, eta gaur egun lau mila artikulu baino gehiago dituela euskarazko bertsioan (ingelesez, 575.000tik gora).

Interneteko bilatzaileak ez dira zitalak


Internet-erabiltzaile askoren esanetan, bilatzaileek web orri ezagunak are ezagunago bilakatzen dituzte, beste web orri berriagoen kaltetan. Uste hori funts gabea dela ondorioztatu dute, ordea, Estatu Batuetako eta Alemaniako zientzialariek ikerketa batean.

Bilatzaileek iruzur egiten dutela uste dutenek argudio nagusi hau dute: bilatzaileek bilaketa egiteko erabiltzen duten parametroetako batek web orriak dituen estekak zenbatzen ditu. Horrela, esteka ugari duen web orria postu egokiagoan agertzen da bilaketaren emaitzan. Horrek aukera ematen dio web orriari esteka gehiago izateko. Ustezko zirkulu zoro horrek sortutako hierarkiari "Google-arkia" deitu izan zaio.


Uste horren zilegitasuna aztertze aldera, web orriek dituzten erabiltzaile- eta esteka-kopuruak konparatu dituzte. Konparaketa hori egiteko beren eredu propioa diseinatu dute, ikusirik datuak tratatzeko orain arte erabili diren ereduak ez direla baliagarriak. Diseinu horretan, hainbat faktore berri aztertu dituzte; besteak beste, bilaketan erabilitako hitzak, bilatzaileek emaitzak bilatu eta sailkatzeko dituzten moduak eta erabiltzaileek informazio hori nola baliatzen duten.


Emaitzek argitu dute web orriek duten esteka-kopuruaren eta erabiltzaile-kopuruaren arteko erlazioa lineala dela. Hots, web orri batek duen bisitari-kopurua esteka-kopuruarekiko proportzionala da. Horrek esan nahi du ez dagoela arrazoirik pentsatzeko esteka-kopuruak web orri jakin batzuetara bideratzen dituenik erabiltzaileak.

Gizakiaren ordulari molekular motela


Giza espezieak,belaualdi baten eta hurrengoaren artean dagoen tartea handia da. Hau nahiz eta askotan aztertu egunero zertxobait barria agertzen zaigu.

Giza espeziean, belaunaldi baten eta hurrengoaren artean dagoen tartea handia da; 20 urtekoa, gutxi gorabehera. Beste primate batzuk gizakia baino lehenago iristen dira heldutasun sexualera, eta, ondorioz, tarte txikiagoa dute belaunaldien artean. Adibidez, txinpantzeak 15 urteko aldea izaten du belaunaldi baten eta hurrengoaren artean.
Belaunaldien arteko tartea handia izatea giza espeziearen berezko ezaugarritzat dute zientzialariek. Bada, PNAS zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, ezaugarri hori nahiko berria da gizakiaren eboluzioan.

Zientzialariek ikusi dute gizakiaren ordulari molekularra gorilarena baino % 11 motelagoa dela. Baina txinpantzearena ere gorilarena baino % 8 motelagoa da. Hau da, nahiz eta belaunaldien arteko tartean dezenteko aldea egon gizakiaren eta txinpantzearen artean, aldea ez da hain nabaria ordulari molekularraren abiadurari dagokionez.

Hortik ondorioztatu dute belaunaldien artean halako tarte handia izatea duela gutxi azaldu dela eboluzioan. Gutxi gorabehera, duela milioi bat urte azaldu zela kalkulatu dute ikertzaileek.