domingo, 21 de enero de 2007

NIRE AURKEZPENA


Bilboko Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntza ikasten dagoen ikaslea naiz. Nire izena Isibene Muñoz da Laudion bizi den 22 urteko neska gaztea.

Nire burua aurkeztea oso zaila egiten zait, batzutan ez bait dakit benetan nolakoa naizen. Egoeraren arabera nire jokatzeko era arritu egiten nau, eta hori da egiten duena nire buruari pentsatzeak ez naizela ondo ezagutzen.

Baina gutxi gora bera badakit nolakoa naizen, baina ez dizuet azalduko edo esango. Arrazoia hauxe da: nik esan dezaket nola ikusten dudan nire burua, baina pertsona batek esagutu ahal dit eta pentsatu nik deskribatzen naizen moduan ez izatea.

Horregaitik uste dut gauza ez dela deskribatzea baizik eta pertsona bera pertsonalki ezagutu eta zure idea egitea; hau da pertsona bat nolakoa den jakiteko lehendabizi ezagutu behar duzu. Baina noiz ezagutzen duzu pertsona bat?Denbora asko eta gauza esanguratzuak pasatu behar dituzu pertsona batekin ondo ezagutzeko. Baina nahiz eta denbora asko pasatu ezagutzen zenuen pertsonarekin, egun batean konturatu ahal zara zuk uste zenuen bezalakoa ez izatea.

BLOG-AREN AURKEZPENA

Bilboko Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntza ikasten gaudenok, blog bat ireki behar izan dugu Teknologia Berriak irakasgaian.Blog honekin hezkuntzarekin zer ikusia duen informazioa gure artean eta denentzat biltzea eta komunean jartzea izango litzateke lortu nahiko genukena.

Horretarko, klasekide bakoitzak lauhilabete honetan zehar blog bat ireki beharko du guztien eskura egongo dena.

Esan beharra daukat, informatikan txarra naizela edo ordenagailuarekin txarto konpontzen naizela . Horegaitik blog-aren data atzokoa da, ez dakit zer egin nuen berriz ere blog osoa egin behar izan nuela; hau da, ez dudala azkenberako utzi baizik eta arazoak izan ditudala eta berriz ere guztia egin behar izan dut.

sábado, 20 de enero de 2007

Hipokritak

Urriaren hasieran, Gazte Abertzaleak-ek «Euskal Unibertsitate Nazionalerantz» kanpaina aurkeztu zuen. Kanpainaren helburua Euskal Herriak, nazio gisa, unibertsitate nazional baten beharra zuela erakustea zen, inposatzen dizkiguten hezkuntza ereduei aurre egiteko, eta nazio eraikuntzaren bidean derrigorrezko pausoa delako unibertsitate bateratu bat lortzea.

Alde horretatik, joan den astean, Leioako campusera joan ginen Gazte Abertzaleak-eko zenbait kide. Kartelak jarri eta landutako kanpainaren informazio triptikoak banatu genituen. Sorpresa! Hurrengo astean, kartelen gainean, «Hipokritak: Gazte Abertzaleak, espainolen morroi» gisako leloak irakur zitezkeen. Ez dut kartelen gainean jarritakoak jarri izana salatuko, norberak pentsa dezala ekintza ondo edo gaizki dagoen, edo, hobeto, pentsa dezala kartelak jarri eta horien gainean bertan iraintzen zaituztela.

Hausnarketa bat %7ri

Hezkuntza Sailak datorren ikasturtetik aurrera hartuko dituen neurri berriek, bai eskolan bai gizartean, aurrerapauso garrantzitsua ekarriko dute derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten gazteak elebidunak izateko helburua lortzeko. EAEko hezkuntza sistemak behar zituen aldaketak dira, zalantzarik gabe, ausardiaz hartuak eta errealitatearen azterketa sakona egin eta gero proposatuak.

Anjeles Iztuetaren esku dagoen Saila oso aldaketa kualitatiboak sustatzen ari da euskarari bultzada emateko; orain aurkeztutakoak ez dira lehenak bide horretan. Nahiz eta hainbat alderdik gogor kritikatu, euskara indartzeko eta bere ezagutza bermatzeko helburuarekin egin ditu sailburuak; euskal hezkuntza sisteman gure hizkuntzaren ezagutza bermatzeko neurriak dira, alegia.

Argi dago zein den proposatutako aldaketen helburua: gazte guztiak erabat elebidunak (eleaniztunak, egia esan) izatea derrigorrezko hezkuntza amaitzean. Horrela, legea betetzeaz gain, gazteak lan munduan integratzeko momentuan berdintasun egoeran egongo direla ere bermatzen da. A, B eta D ereduak indarrean egon eta urte luzeetara datoz aldaketak; beraz, aurretik izan diren emaitzak ondo aztertu dira eta indartu beharreko atalak ere ikusi dira.

HEZKUNTZA BERRIZ ERE HELBURU

Hezkuntza PP alderdiak hezkuntzaren kontzepzio klasista, elitista eta neoliberala du, hezkuntza entrenamendu teknikotzat jotzen baitu. Lehendabiziko urratsa unibertsitatean eman zuten LOUaren bidez eta derrigorrezko hezkuntza hartu dute helburu bezala Kalitate Legea erabilita. Ezin ukatu gehiengo absolutua dutenik, baina hezkuntza ez da legeagintaldi bakoitzean aldaketa sakonak izan ditzakeen gizarte arloa, hori dela eta, hezkuntza arloaren berdiseinua gehiengo eta gutxiengo jokoetatik at izan behar da, konsensu, negoziaketa eta akordioari lekua utziz.

Hezkuntza ez datza entrenamendu teknikoan edo ezagutza tekniko baten asimilazio kuantitatiboan, baizik eta pertsonaren formazio konstante batean, non pentsatze ahalmenerako, kritikarako eta ezagutzen asimilaziorako bideen azalpena ematen den irakasleen partetik eta ulertzeko eta asuntzioa ikasleen partetik. Ez da ezagutza kognotiboen asimilazio hutsa soilik. Jarreraketa prozedimenduak ere ikasi egiten dira eta ebaluazioa ez litzateke beraz faktore kognotiboetan bakarrik oinarritu behar. Edukien asimilazioa garrantzitsuari uko egin gabe hezkuntza eredu zaharkituei agur esateko garaia da, pertsonak formatzea helburu izango duen hezkuntza baten apostua eginez.

GATAZKAK SAHIESTEKO PLANA

Ikastetxeek plangintza berezi bat izan beharko dute eskola barruko gatazkak sahiesteko. Plangintzaren bidez bizikidetza behatokiak antolatuko dira. organo horietan irakasle, ikasle eta familien ordezkariak egongo dira. Behatokiak ikastetxeko giroa eta bizikidetza aztertuko ditu, eta neurri prebentiboak proposatu eta ezarriko ditu arazoei berandu baino lehen aurre egiteko.

Planak borondatezkoakizan dira orain arte. Hiru herrialdetako institutuen eta eskolen % 53k garatu dute antzeko plan bat. 2007- 2008ko ikasturtetik, derrigor egin beharko dute.

Irakaskuntza arloko sindikatuek bitartekariaren rola aldarrikatu dute. Ordu mailegua eskainiko zaie zentroei bizikidetza lantzeko. Irakasleak liberatu egingo dituzte eskoletatik ikastetxearen barruko giroa eta harremanak hobetzeko ekimenak lan ditzaten.

Eskolek eta institutuek barne arauak berritu beharko dituzte. arauak irizpide hezigarriekin zehaztu beharko dira helburua ez bait da ikaslea zigortzea heztea baino.

Berriztatzeko planak


Eusko Legebiltzarrean izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan erabiltzen diren iksatereduak aldatzeko proposamena. lau txosten teknikoak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria esaten duenez: irailetik hasita antaldeetan prestatu diren lau txosten teknikoak aztertu, landu eta bateratzea. izan zen jardunaldien helburua.

Txostenak. talde bakoitzaren helburua Hezkuntza sailak zehaztu zuen.gaiak hauek izanik: bi hizkuntzen ofuzialtasuna, hezkuntzaren hizkuntza gaitasuna arautzeko bidea, eta egun indarrean dagoen esparrui legalaren mugak ikastereduen erreformari begira. Talde soziolinguistikoak hizkuntza normalizazioan eskolaren zeregina aztertu du.

Glokodidaktikari zuzendutako lan taldean, irakasleen prestakuntza, curriculumaren diseinua, metodologiak, eta hizkuntza trebetasnak garatu, osatu eta hobetzeko neurriak aztertu dituzte.